Beti-Ona Klubaren Galeria
Gure taldeen momentu onenak gogoratu
📸 Atera argazkia eta partekatu!
Partidako une bereziren bat, ospakizun bat, jokaldi ikusgarri bat edo, besterik gabe, klubaren espiritua islatzen duen irudiren bat jaso duzu?
Igo zure argazkia hona eta parte hartu hileroko lehiaketan!
Webgunera igotzen diren argazkiak gure sare sozialetan partekatuko dira, batez ere Instagramen, komunitate osoak goza ditzan.
📅 Hilero irudi onenak hautatuko ditugu eta Instagramen bozketa bat irekiko dugu "Hilabeteko Argazkia" aukeratzeko
🎁 Irabazleak sorpresa-sari bat jasoko du eta bere argazkia gure webgunean eta sare sozialetan nabarmenduko dugu..
📲 Gainera, irabazleari WhatsApp bidez jakinaraziko zaio hil bakoitzeko azken igandean.
📤 Argazkia igotzeko argibideak:
- Egin klik "Igo argazkia" botoian.
- Gehitu deskribapen labur bat (aukerakoa) .
- Ziurtatu argazkia zurea dela edo partekatzeko baimena duzula .
- Kitto! Zure argazkia aste honetako lehiaketan sartuko da.
🗓️ Data garrantzitsuak:
- Argazkiak edozein unetan igo ditzakezu.
- Parte hartzeko azken eguna hileko azken igandearen aurreko astelehena izango da.
- Bozketa Instagramen egingo da aste horretan zehar.
- Irabazlea hileko azken igandean jakinaraziko da.
📁 Klubeko argazki gehiago
Formularioan partekatu ez duzun argazki gehiago dituzu? Ez dago arazorik! Nahi dituzun irudi guztiak igo ditzakezu. Galeria honek gure jokalari, entrenatzaile, familia eta zaleek bizitako une guztiak islatzea nahi dugu.
🔄 Hona igotzen dituzun argazki guztiak ere asteko lehiaketarako kontuan hartu daitezke.